222. ALDIZKARIA - 2022ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Udal Planaren S1-U3-U4 egikaritze-unitatearen urbanizazio-proiektuaren hasierako onespena

Urriaren 26ko Alkatetzaren 2022/268 Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zaio Irurtzungo Udal Planaren S1-U3-U4 egikaritze-unitatearen birpartzelazio-proiektuari, Udalak sustatuta.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean jartzen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 eguneko epean, eta epe horretan espediente hori interesdunen eskura egongo da udal-bulegoetan, egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ahal izateko.

Irurtzunen, 2022ko urriaren 26an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2214293