21. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Bidankozeko Udalak, 2021eko urriaren 28an egin bilkuran, onetsi zituen 2022rako plantilla organikoa eta funtzionarioen nahiz lan-kontratudunen zerrenda. 2021eko 289. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz eta jendaurreko epea iragan denez, behin betiko onetsi da 2022ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena.

Bidankozen, 2022ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.

ERANSKINA

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Lanpostuaren izena: Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasuneko idazkaria, A mailari atxikia. Osagarria: %41,88, lanpostuko osagarria. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagupena: merezimendu gisa baloratuko da. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Administrazio-araubideko kontratudunak.

–María Díaz Castillo. Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. A mailako administrazio kontratua. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2009/04/27.

Iragarkiaren kodea: L2200882