202. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, Zuluetako 6. poligonoko 390. lurzatian, U.E. 3.7.1 exekuzio unitatean (La Fuente kalea 9). Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko irailaren 13an egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1.–Behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, Zuluetako 6. poligonoko 390. lurzatian, U.E. 3.7.1 exekuzio unitatean (La Fuente kalea 9), Karlos Alzórrizek eta Ainhoa Olabek sustatua.

2.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunei eta Iruñerriko Mankomunitateari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, erabakian bertan jasotako hirigintza arauekin batera. Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia autentifikatua igorriko zaio, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik), bai eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat ere. Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenaren erabakia hartzen denetik hasita.

3.–Erabakia Katastroko Alorrera igortzea, katastroa eguneratu dezan, beharrezkoa bada.

4.–Alkate udalburuari ahalmena ematea beharrezkoak diren jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik eta hobekiena betearazteko.

Noain Elortzibarren, 2022ko irailaren 14an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2212739