176. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Ekitaldi itxietako eskubide eta betebeharren bajaren espedientea, preskripzioagatik. Behin betiko onespena

Argitara eman zen ekitaldi itxietako zenbait eskubide eta betebeharren bajaren espedientea hasiera batez onesteko erabakia (2022ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 22koa). Eskubide eta betebehar horiek kobratu eta ordaindu gabe zeuden eta preskripzioagatik ematen zaie baja. Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da, Osoko Bilkuraren aipatu erabakian jasotzen denez.

Ediktu honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara: a) berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; b) administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; c) gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garinoainen, 2022ko abuztuaren 24an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2211509