169. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, 7. poligonoko 934. eta 935. lurzatietan. Hasierako onespena

Udalak, 2022ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Plan Orokorreko 1/2022 aldaketa egituratzailea, Arriazu Pardo Patricia y Arriazu Sánchez Borja SCk sustatua. Xedea da aldatzea 7. poligonoko 934. eta 935. lurzatietako lurzoru urbanizaezinaren azpikategoria (28.343 metro koadroko azalera, guztira), pasa dadin egungo sailkapen hau izatetik: “babestu beharreko lurzoru urbanizaezina/natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua/nekazaritzako balio handikoa”, honako sailkapen hau izatera: “babestu beharreko lurzoru urbanizaezina/natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua/nekazaritza-abeltzaintzarako balio ertainekoa”. Espedientea jendaurrean jarriko da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ablitasen, 2022ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2211004