155. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 22ko 145/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduran, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko deitutakoan. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da behean aipatzen direnek gora jotzeko errekurtso bana jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 22ko 145/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduran, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko deitutakoan. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

  • Maisu-maistren kidegoa:

–Entzumena eta Hizkuntza (gaztelaniaz):

Amaia Muñoz Luna.

–Atzerriko Hizkuntza-Ingelesa (euskaraz):

Edurne Elizari Aldaia.

–Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz):

Edurne Martínez Arrese.

Andrea González Pérez.

Marina Bueno Gil.

Ainhoa Lainez Lanchetas.

–Lehen Hezkuntza (euskaraz):

Edurne Martínez Arrese.

Ainhoa Lainez Lanchetas.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, espezialitate horietan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2022ko uztailaren 29an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2210483