155. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen oposizioaren bigarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 695/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen berrogeita hamahiru lanpostu oposizio bidez betetzeko. Deialdi horren barrenean, Javier Beorlegui Zozaya, Luis Areta Gaztañaga, Mikel Gamboa Rodríguez, Raúl Galech Lesaca, Óscar Hernández Vaquero, Aritz Elizondo Baraibar, Igor Brasero Echavarri, Ángel Martínez Muñoz, Francisco Javier Larralde Camprovin, Jesús Javier Barron Perea, José Miguel Azcárate Azanza, don Guillermo Izcue Mariscal, Ulises Denia Fernández, Tomás Alberro Ibarra eta Iñigo Víctor Zapata Fernández jaunek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute kalifikazio epaimahaiaren 2022ko maiatzaren 31ko erabakiaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren bigarren ariketaren behin betiko emaitzak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2022ko uztailaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2210326