155. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

UO-4 unitatearen birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko uztailaren 22an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Atarrabiako Udal Plan Orokorreko UO-4 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, IBIS INMOBILIARIA SYSTEM GROUP SLk sustatua.

Bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 74. eta horiekin bat heldu diren artikuluetan ezarritakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), jendaurreko epea zabaltzen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Atarrabian, 2022ko uztailaren 20an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2210120