155. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Xehetasun-azterketa, Tabarko 4. poligonoko 30. lurzatian. Hasierako onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2022ko ekainaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, Tabarko (Urraulbeiti) 4. poligonoko 30. lurzatirako, Pedro María Beorlegui Egeak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Urraulbeitin, 2022ko uztailaren 20an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L2210233