155. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORIZKO KONTZEJUA

4. poligonoko 91. lurzatiaren desafektazioa, ondoren haren erabilera lagatzeko. Hasierako onespena

Olorizko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko ekainaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat herri-lurretako 9.698 m² desafektatu eta ondoren lagatzeko Cormoran aeromodelismo klubari, aeromodelismoko jarduera egiteko, Olorizko 4. poligonoko 91. lurzatian, 24 m²-ko estalpe bat ere barne harturik; halaber, 170 m linealeko bide-zorra sortzen da lurzati berean.

Agintzen da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (http://concejodeoloriz.sedelectronica.es), hilabetez jendaurrean egon dadin. Aldi horretan, espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezko jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Oloritzen, 2022ko uztailaren 15ean.–Kontzejuko burua, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2210065