155. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa UE 14-B unitatean, AR-5 banaketa eremuan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2022ko uztailaren 20an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen proiektu bat aldaketa egiteko determinazio egituratzaile eta xehatuetan. Horren xedea da autobusez aldatzeko geltoki bat mugatzea UE 14-B unitateko 2. poligonoko 4. lurzatian, AR-5 banaketa eremuan. Sustatzailea Irunberriko Udala da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77.2 artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2022ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2210283