155. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa Udal Planeko 2. poligonoko 363. lurzatian. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2022ko maiatzaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Leitzako Udal Planeko aldaketa puntuala, 2. poligonoko 363. lursailari dagokiona, Jose Javier Arrizurieta Bildarrazek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 77. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2022ko uztailaren 18an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2210052