155. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Hirigintzako aldaketa Latasako 9. poligonoko 17. lurzatian. Hasierako onespena

Imozko Udalak, 2022ko uztailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal planeko aldaketa xehatu bat Latasako 9. poligonoko 17. lurzatirako, haren puska baten erabilera aldatzeko lurzoru berdetik lurzoru libre pribatura.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan xedatua aplikatu beharrez (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Imotzen, 2022ko uztailaren 18an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2210047