155. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Arroizko Udal Planeko UD-33 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Arroizko Alkatetzaren uztailaren 15eko 91/2022 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi da Arroizko Udal Planeko UD-33 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, Iker Ochoa Larak eta Ana San Ochoak sustatua. Proiektuak eragiten dio 2. poligonoko 268. lurzatiari (sustatzaileak dira haren jabe bakarrak) eta 2. poligonoko 161. lurzatiaren puska bati (Arroizko Udalaren jabetzakoa). Proiektua aurkeztu da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 149. artikuluarekin eta hurrengoekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aipatutako araudiaren 168., 72. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada alegaziorik aurkezten, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, bat etorriz aipatutako uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 169. artikuluan ezarritakoarekin.

Arroitzen, 2022ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2210044