155. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL ETA ZERBITZU SOZIOKULTURALEN MANKOMUNITATEA

Gora jotzeko 22-01273 errekurtsoa, 2022ko lan publikoaren eskaintzari buruzkoa

Epatzea, gora jotzeko errekurtsoan, zeina ezarri baita Nafarroako Erdialdeko Kirol eta Zerbitzu Soziokulturalen Mankomunitateko buruak 2022ko ekainaren 9an emandako 32/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, aplikatu beharrez abenduaren 28ko 20/21 Legea (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2022ko uztailaren 11ko probidentziaren bidez, mankomunitate honi helarazi zitzaion gora jotzeko 22-01273 errekurtsoa, Emilio José Fernández Sanzek jarria Nafarroako Erdialdeko Kirol eta Zerbitzu Soziokulturalen Mankomunitateko buruaren 2022ko ekainaren 9ko ebazpenaren aurka, 2022ko lan publikoaren eskaintza onesteari buruzkoa.

Dei egiten zaie interesdun diren pertsona edo entitateei, interesdun gisa agertzerik izan dezaten hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñeko Iturrama kalea, 10); hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluari (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa; erregelamendu horrek foru lege hori garatzen du toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arloan; betiere, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tafallan, 2022ko uztailaren 21ean.–Mankomunitateko burua, José Ignacio Moros Bailón.

Iragarkiaren kodea: L2210250