155. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, diruzainaren lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko

Tuterako Udalak, Alkatetzaren uztailaren 11ko 1593/2022 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen.

Deialdia, diruzainaren lanpostuan (A maila/taldearen parekoa) aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda oposizio bidez eratzeko, bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Deialdi honen oinarriak eskura daitezke Tuterako Udalaren egoitza elektronikoarekin iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian (www.tudela.es), deialdiaren aipamenean, “Lan publikoaren eskaintza” atalean.

Tuteran, 2022ko uztailaren 20an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2210223