155. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Akats zuzenketa, egonkortze-tasari dagokion lan publikoaren eskaintza partzialean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea)

Cintruenigoko Udaleko alkate udalburuak, 2022ko uztailaren 15ean, honako ebazpen hau eman zuen:

Akatsa atzeman da Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 19ko 2022-0173 Ebazpenean. Haren bidez onetsi zen egonkortze-tasari dagokion lan publikoaren eskaintza partziala, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea), eta 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 26an. Hartara, aipatu ebazpena aldatzen dut, zuzentzeko:

UDALA

–Honela dioen tokian:

17.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua - brigada. Maila: D. Lanaldia: osoa. Sarbidea: (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

–Honela behar du:

17.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua - brigada. Maila: D. Lanaldia: osoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

SAN FRANCISCO DE ASÍS UDAL PATRONATUA ERAKUNDE AUTONOMOA

–Honela dioen tokian:

1.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: gizarte-langilea. B maila (San Francisco de Asís Patronatuko hitzarmena). Osagarria: lanpostua: oinarrizko soldataren %6,10. Lanaldia: partziala (%50). Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

–Honela behar du:

1.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: gizarte-langilea. B maila (San Francisco de Asís Patronatuko hitzarmena). Osagarria: lanpostua: oinarrizko soldataren %4,45. Lanaldia: partziala (%50). Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Cintruenigon, 2022ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2210070