155. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1908/2022 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baita Ana Carmen Chávarri Ancín andreak, enplegu eta prestakuntzako erdi mailako tituludunen lanpostu batzuk betetzeko deialdia dela-eta, jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (204/2022 prozedura arrunta).

Ana Carmen Chávarri Ancín andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Administrazioarekiko Auzien Salan Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 7ko 85E/2022 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez metatu eta ezetsi baitziren Ana Carmen Chávarri Ancín andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoak, hots, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 3ko 1/2022 Ebazpenaren aurka jarritakoa (ebazpen horren bidez lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko) eta lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldiaren emaitzen aurka jarritakoa, hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen hogeita zazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren barruan, zeina Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 3506/2019 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Ana Carmen Chávarri Ancín andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (204/2022 prozedura arrunta).

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, eta Ana Carmen Chávarri Ancín andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko uztailaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2210294