155. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honetako oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka: deialdia, batetik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun publikoko ikuskatzaileen lanpostu bat (sendagilea-farmazialaria) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proba horien bidez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez. Deialdi hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 29ko 251/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun publikoko ikuskatzaileen lanpostu bat (sendagilea-farmazialaria) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautapen proba horien bidez, horrelako lanpostuetan jarduteko –bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez– izangaien zerrendak osatzeko onetsitako deialdiaren barruan, Alejandro García Hernández jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka (2022ko ekainaren 20an argitaratu ziren).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, dei egiten zaie interesdun diren guztiei iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduan.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2022ko uztailaren 26an.–Espedienteen Tramitazioaren eta Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, Laura Díaz de Cerio Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2210327