142. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

Deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2021eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa), deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin du, baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren. Proposamen hori 2022ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 23an emandako 1334/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2022ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 30ekoan.

Ondoren, borondatezko eszendentzia eman zaio, lanpostuaz jabetu den egun beretik, txanda irekiko Lorena Miñones Suarez andreari.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, txanda irekian probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo den izangaiak beteko du lanpostua, baldin eta lanpostua hautatu badu eta eskatutako baldintzak betez gero.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea, hartan sartuz 1. puntuan aipatzen den izangaia.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Izendapen proposamena osatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako barrutiko fakultatibo espezialistaren lanpostua betetzeko, honako izangai honen alde:

–Txanda irekia.

MENDIZABAL DIEZ, MIKEL

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko uztailaren 1ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2209742