14. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko abenduaren 22an hartua, foru intereseko inbertsio deklaratzen duena Frigoríficos Falcón SAk sustatutako inbertsio proiektua. Proiektua Tuteran (Nafarroa) eginen da.

Frigoríficos Falcón SAk, 2021eko abuztuaren 11n, eskatu zuen foru intereseko deklara zedila Tuteran (Nafarroa) egin asmo duen inbertsio proiektua, “Ekoizpen instalazioaren proiektua CATen” izenekoa.

Industria Sustapenaren Zerbitzuak inbertsio proiektua ebaluatuta, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Frigoríficos Falcón SAk sustaturik Tuteran egin asmo den inbertsio proiektua, “Ekoizpen instalazioaren proiektua CATen” izenekoa, foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Frigoríficos Falcón SAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 22an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2117992