14. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
Espedientea: V/31/00962

Eskatzailea: Nafarroako Gobernua. Lurralde Kohesiorako Departamentua. Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua.

Isurketa:

Izena: Oronoz-Mugairiko trukagailua.

Herria: Oronoz-Mugairi.

Udal-mugartea: Baztan.

Probintzia: Nafarroa.

Ibaia/Arroa: Bidasoa.

NL/ap.

Baimena eskatu da Oronoz-Mugairiko trukagailuko euri-urak isurtzeko. Gehieneko bolumena urtean: 4.185 m³.

Hondakin urak arazteko instalazioek funtsean osagai hauek dituzte:

–Hidrokarburoen bereizgailua, dekantagailuz eta konfluentzia iragazkiz osatua, 30 l/s eta 150 l/s puntako tratamendu-emaria duena.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan.

Isurketaren gaineko espedientea ikusgai egonen da Ur Komisaria honen bulegoetan (Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, Donostia).

Donostian, 2021eko abenduaren 27an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2118119