14. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Ordenantza fiskala, arautzen duena Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga. Hasierako onespena

Zabaltzako Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da.

Arraitzan (Zabaltza), 2021eko abenduaren 31n.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2200049