14. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Plan partzialaren aldaketa Eguesko industrialdean,
Elkano-Ibiriku-Eguesko eremuan. Hasierako onespena

Aditzera ematen da Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko abenduaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela plan partzialaren aldaketa Eguesko industrialdean, Elkano-Ibiriku-Egues eremuko AR-2ko 2. irlan, C.B. Bingen García y Oscar García delakoak sustaturik. Hori guztia, betez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2200058