14. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Xehetasun-azterketa, 13. poligonoko 516. lurzatian. Hasierako onespena

Lekunberriko Udaleko alkateak, urtarrilaren 11ko 2/22 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi du 13. poligonoko 516. lurzatiaren xehetasun-azterketa, familia bakarreko bi etxebizitza eraikitzeko, tipologia librekoak. Sustatzailea Felix Construcciones SL da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Lekunberrin, 2022ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2200345