14. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

2022rako tarifen aldaketa. Hasierako onespena

San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitatearen batzarrak, 2021eko uztailaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldirako aldaketa tarifetan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Fustiñanan, 2021eko abuztuaren 23an.–Mankomunitateko burua, María Dolores Arrondo Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L2200092