14. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Balorazio txostenaren berrikuspena. Jendaurrean jartzea

Fiteroko Udalak, 2021eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzen da 20 egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aipatu iragarkia jarri da, halaber, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoarekin. Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta web-orrian, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Fiteron, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2200055