14. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2123. eta 2124. lurzatietan (Peñas Azanza kalea). Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko urriaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, eremuko M6A etxe-sailean, Udal Plan Orokorrerako onetsitako APA 1 plan onetsiarekin. Azterketak 3. poligonoko 2123. eta 2124. lurzatiei eragiten die (Peñas Azanza kalea), eta Iñigo Fernández Romerok sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2022ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2200258