14. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Terrazak jartzeko eta ustiatzeko ordenantza arautzailea. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2021ko abenduaren 22an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Doneztebeko Udalerrian terrazak jartzea eta ustiatzea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, ordenantzaren testu osoa argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluarekin bat.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Donezteben, 2021eko abenduaren 28an.–Alkatea, Leire Ortuoste Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2200059