14. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Erratzuko UE-2 eta UE-3 unitateen garapenerako plan berezia. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, 3. Puntuan, hasiera batez onetsi zuen Erratzuko UE-2 eta UE-3 unitateen garapenerako plan berezia, Baztango Udalak sustatutakoa.

Hilabetez jendaurrean jartzen da aipatu plan berezia, Nafarroako Aldizkari Ofizialean hasierako onespenaren iragarkia argitaratzen denetik. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du plan berezia, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere.

Baztanen, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2200155