14. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Bizitegitarako hiri-lurzoruan espazio pribatuak mantentzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2021ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, bizitegitarako hiri-lurzoruan espazio pribatuak mantentzea arautzen duen udal ordenantza hasiera batean onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Altsasun, 2022ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2200064