14. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, lorategietan aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Alkatetzaren 2021eko urtarrilaren 5eko ebazpenaren bidez, 2021. urterako lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Bertan sartu zen lorategietan aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat. Lan publikoaren eskaintza hori 2021eko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an.

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko abenduaren 22an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

–Onestea deialdiaren oinarriak, lorategietan aritzeko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horrek 114. zenbakia du plantilla organikoan.

Deialdiaren oinarriak www.berriozar.es webgunean daude eskuragarri, bai eta Berriozarko Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoetan ere.

Berriozarren, 2021eko abenduaren 29an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2200275