121. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

642/2022 Ebazpena, ekainaren 2koa, Barañaingo Udaleko alkate udalburuak emana. Haren bidez Alkatetzaren eginkizunak Pablo Arcelus Cavallero lehen alkateordearen esku utzi dira, 2022ko ekainaren 3an eta 4an.

Barañaingo Udaleko alkate udalburu María Lecumberri Bonillak.

Kontuan hartuz, kontu pertsonalak direla medio, herritik kanpo izanen naizela 2022ko ekainaren 3an eta 4an.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela “alkateordeek ordeztuko dutela alkatea, haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)”.

Kontuan harturik Barañaingo Udaleko alkatearen 2019ko uztailaren 1eko 776/2019 Ebazpenean, Barañaingo Udaleko alkateordeak izendatzen dituen hartan, ezarritako determinazioak.

Kasu eginik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluan ezarritako aginduei.

Aurrekoak hala izanik eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.1 artikuluak (aplikatzekoa aipatutako legearen 47.2 artikuluaren bidez) alkatetza honi ematen dizkioten eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pablo Arcelus Cavallero lehen alkateordearen esku uztea Alkatetzaren egitekoak 2022ko ekainaren 3an eta 4an, egun horietan karguari dagokionez esleiturik ditudan eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpo izanen bainaiz.

Bigarrena.–Aurreko ebazpenaren ondoriozko ordezkotzak aipatu egunetarako baino ez du indarrik izanen; eta egungo legeriak ezartzen dituen mugak ezarriko zaizkio.

Hirugarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua dela medio, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Barañaingo Udalaren ediktuen taulan argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta osoko bilkuran haren berri ematea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Barañainen, 2022ko ekainaren 2an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2208323