117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

106/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 27koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitatean tokiko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko hirurogeita hamabi lizentzia emateko lehiaketa publikoaren balorazio mahaiaren osaera.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 187/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko tokiko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko hirurogeita hamabi lizentzia banatzeko lehiaketaren deialdia eta oinarri arautzaileak. Oinarri horiek zuzendu egin ziren Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren otsailaren 6ko 8/2020Foru Aginduaren bidez.

Geroago, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 18ko 124/2020 Foru Aginduaren bitartez, sei hilabetez luzatu zen lehiaketa hori ebazteko epea.

Nafarroako Gobernuak 2022ko maiatzaren 11n hartutako bi erabakiren bidez, ezetsi egin dira Disdira fundazioak eta Ápice elkarteak lehiaketaren deialdiaren eta oinarrien aurka jarritako errekurtsoak.

Deialdiaren 18. oinarrian balorazio mahaia izendatzen da. Mahai hori antolatuta dago profil profesionalen eta lanpostuen arabera, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazioko zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuak ezarritakoaren arabera.

Oinarri horiek onetsi zirenetik gaur egunera arte zenbait aldaketa jazo dira lehiaketa kudeatzen duen unitateko langileen plantillan –Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusian, alegia–, bai eta Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusian ere (hango teknikari bat izendatu da balorazio mahaiko kide aritzeko). Hortaz, aldaketa horiek direla eta, beharrezkoa da mahaiaren osaera zati batean aldatzea, egungo errealitatera egokitu ahal izateko.

Dena den, mahaiaren osaera aldatzeak ez du eraginik lehiaketaren prozeduran, balorazio mahaia oraindik ez baita hasi esleituta dauzkan zereginak egiten.

Ikusirik Publizitate Instituzionalaren, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Ataleko buruaren txostena, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean tokiko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko hirurogeita hamabi lizentzia emateko lehiaketa publikoaren balorazio mahaiaren osaera aldatzea, honela:

a) Mahaikide izendatzea Iñaki Ilundáin Benito jauna, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiko telekomunikazioetako ingeniaria. Honako honen ordez arituko da: Edurne Izkue Mendi andrea, Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiko telekomunikazioetako ingeniaria.

b) Mahaiko idazkari izendatzea Arantza Bidondo Arnedo andrea, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko TAP juridikoa. Honen ordez arituko da: Pedro Jesús Loitegui Irurzun, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko TAP juridikoa. Izan ere, azken hori mahaiko idazkariaren ordezko izendatu dute.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus) argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari, Iñaki Ilundáin Benito jaunari, Edurne Izkue Mendi andreari, Pedro Jesús Loitegui Irurzun jaunari eta Arantza Bidondo Arnedo andreari, eta lehiaketan interesdun direnei jakinaraztea, ohartarazita foru agindu honek bide administratiboa amaitzen duela eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 27an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2207953