117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, gizarteratzeko/gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Irurtzun Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak, 2022ko maiatzaren 4an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Gizarteratzeko/gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespen hori jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatutako epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan jasotakoarekin bat.

Irurtzunen, 2022ko ekainaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Eduardo Murugarren Francés.

Iragarkiaren kodea: L2208384