117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Ardoi sektoreko H-9 eta H-17 unitateetan. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Zizur Nagusiko Udal Planeko Ardoi sektoreko H-9 eta H-17 unitateetarako hiri-jarduketarako plan berezia, Promociones OCEC SAk sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2022ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2208297