117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Araua, Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak ezartzen dituena. 2022-2023 ikasturtea. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusiko Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak ezartzen dituen araua.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 19koan, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onesten da Zizur Nagusiko Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak ezartzen dituen araua, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa); artikulu hori maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen.

Zizur Nagusian, 2022ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ARAUA, ZIZUR NAGUSIKO UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK EZARTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehenengo tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoarekin, eta haren 28. artikuluaren baimenaren babesean.

Sortzapena

2. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da ikastaroetan izena ematen den unean berean, eta haietan parte hartzen dutenek ordaindu beharko dute.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

3. artikulua. Musika Eskola erabiltzeko prezio publikoak barne hartzen du matrikula, hau da, ikastaroaren guztizko prezioaren %20, eta urteko kuota, hiru hilerokoa izanen baita.

Matrikularen prezioa osorik ordainduko da matrikula egiterakoan, ekainean.

Ikastaroaren urteko kuotaren zenbatekoa ordainduko da zenbateko bereko hiru zatitan (tarifaren 1/3), banku helbideratzearen bidez (matrikulatutako pertsonek matrikula egiterakoan adierazten duten banku-kontuan): lehenengo zatia, matrikula egiterakoan (ekainean), bigarrena urtarrilean, eta hirugarrena martxoan.

Taldean eta/edo Musika Informatikan bakarrik matrikulatzen diren ikasleek matrikularen prezioa eta urteko kuota ordainketa bakarrean ordainduko ordainduko dituzte, ekainean.

Epe horiek iragaten badira kasu bakoitzean prezioa ordaindu gabe, plaza galduko da, ezertan galarazi gabe zenbateko hori betearazpen bidetik erreklamatu ahal izatea.

4. artikulua. Udalak ikastaroa bertan behera uzten duenean soilik itzuliko da ordaindutako prezioa.

Ikasleen borondatezko bajen kasuan, jokatuko da ikastetxeko barne-araudian ezarritakoaren arabera.

Honako data hauek ezartzen dira bajetarako, urteko kuotaren hiru ordainketa zatikatuei dagokienez:

–Ikasturte bakoitzeko irailaren 1a baino lehenagoko borondatezko baja: ez da itzuliko matrikularen zenbatekoa, ezta ekainean egindako lehenengo ordainketari dagokion kuota ere.

–Abenduaren 15a baino lehenagoko borondatezko baja: ez dira igorriko urteko kuotaren bigarren eta hirugarren ordainketak.

–Otsailaren 15a baino lehenagoko borondatezko baja: ez da igorriko urteko kuotaren hirugarren ordainketa.

5. artikulua.

1.–Ordaindu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira, eta balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) barne hartzen dute, hala badagokie.

2.–Musika Eskolan ikasturtea hasita dagoela hasten diren ikasleek matrikula osoa ordainduko dute, eta ikastaroari dagokien urteko kuota, berriz, ikasturteari falta zaizkion hilabeteen arabera; matrikula zer hilabetetan egiten den, hura barne dela.

3.–Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzten da prezio publikoaren tarifak ezartzea, Musika Eskolako Udal Patronatuak proposatuta.

6. artikulua. Arau honen tarifen eranskineko II. epigrafean dauden murriztapenei heldu nahi dietenek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte nahitaez:

a) Familia ugariagatik murrizketa izateko, familia ugariaren titulua, betiere Familia ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legeak –maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legeak aldatua– ezartzen duen familia ugariaren definizioaren arabera.

b) Guraso bakarreko familiagatik murrizketa izateko, guraso bakarreko familiaren titulua, betiere otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legeak ezartzen duen definizioaren eta erregulazioaren arabera (Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko Foru Legea).

c) Diru-sarrerengatik murrizketa izateko, Gizarteratze-errentaren ebazpena edo hura ordezten duen prestazio bermatua.

d) Desgaitasunagatik murrizketa izateko, %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duela adierazten duen dokumentu ofiziala.

Murrizketa horiek baliatu ahal izanen dituzte Zizur Nagusian erroldatutako ikasleek soilik.

7. artikulua. II. epigrafean ezarritako murrizketak aplikatuko zaizkio urteko kuotari, eta inoiz ez matrikularen zenbatekoari.

Murrizketa horiek ez dira metagarriak izanen, kontzeptu bat baino gehiagorengatik murrizketarako eskubidea dagoenean; ikasleak entregatutako dokumentazioari dagokion murrizketa aplikatuko da.

8. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Zizur Nagusiko Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikatuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta Zizur Nagusiko Udaleko Ordenantza fiskal orokorra.

Arau fiskal honek indarra hartuko du eta ondorio juridikoak izanen ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–2022/2023 ikasturterako prezio publikoak.

ZIZUR NAGUSIAN ERROLDATUTAKO IKASLEAK

ZIZUR NAGUSIAN ERROLDATU GABEKO IKASLEAK

MATRIKULA

URTEKO KUOTA

MATRIKULA

URTEKO KUOTA

HASTAPENA

4 eta 5 urte (1 ordu)

40,72 euro

162,89 euro

61,09 euro

244,34 euro

6 eta 7 urte (2 ordu)

72,08 euro

288,32 euro

108,10 euro

432,41 euro

MUSIKA-IRAKASGAIA

1 instrumentu

123,55 euro

494,21 euro

185,33 euro

741,33 euro

2 instrumentu

190,81 euro

763,22 euro

286,21 euro

1.144,86 euro

TALDEA BAKARRIK

18,57 euro

74,28 euro

18,57 euro

74,28 euro

MUSIKA-INFORMATIKAKO IKASTAROA

Eskolan matrikulatutako ikaslea

20,63 euro

82,50 euro

20,63 euro

82,50 euro

Eskolan matrikulatu gabeko ikaslea

30,95 euro

123,80 euro

30,95 euro

123,80 euro

Ordainagiriak itzultzeagatik sorrarazitako gastuak kobratuko dira.

II. epigrafea.–Murrizketak.

–Hobariak:

• II.1.–Familia motagatik.

  • Kategoria orokorreko familia ugariengatik eta/edo guraso bakarreko familiengatik: %50.
  • Kategoria bereziko familia ugariengatik: %100.

• II.2.–Diru-sarrerengatik.

  • Gizarteratze-errenta edo prestazio bermatua jasotzeagatik: %100.

• III.3.–Desgaitasunagatik.

  • Legez aitortutako %33ko desgaitasuna edo handiagoa. %50.
  • Legez aitortutako desgaitasuna, %65etik gorakoa. %100.

Iragarkiaren kodea: L2208022