117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIORDIA

Eraikigintza-ordenantzaren artikulu batzuen aldaketa.
Behin betiko onespena

Ziordiko Udalak, 2021eko maiatzaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Ziordiako Udalaren hirigintza-planeko Eraikingintza-ordenantzaren 66., 69., 70., 72., 73., 74., 75., 79., 83. eta 89. artikuluak.

Erabaki hori jendaurrean paratu zen, iragarkia argitaraturik 2021eko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 1ean, eta jendaurreko aldia iragan zen inork erreklamaziorik aurkeztu gabe. Horrenbestez, aldaketa behin betiko onetsi zen 2021eko azaroaren 2an egin bilkuran.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), argitara ematen da testu osoa, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ziordian, 2022ko martxoaren 31n.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2208107