117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Ordenantza, autokarabanak eta bizitegi-ibilgailuak autokarabanen eremuan aparkatzea eta gaua egitea arautzen duena.
Hasierako onespena

Udalak, 2022ko ekainaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Valtierrako autokarabana eremuan autokarabanak eta bizitegi-ibilgailuak aparkatzea eta gaua egitea arautzen duen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko legezko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondotik, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Valtierran, 2022ko ekainaren 6an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2208334