117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Bazarra - mota guztietako salgaien txikizkako saltokia

Bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan xedaturikoa (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua), aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Sustatzailea: Grupo Toscana Tafalla SL. Jarduera: bazarra - mota guztietako salgaien txikizkako saltokia. Kokapena: Zaragozako errepidea, 26. zenbakia, 38. kilometroa (5. poligonoa, 374. lurzatia, 1. azpieremua, 1. hiri unitatea).

Tafallan, 2022ko ekainaren 1ean.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2208129