117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Udal Plan Orokorreko aldaketa, S-18 sektorea zatitzeko, katastroko 1. poligonoko 1132-B azpilurzatia exekuzio-unitate bereizitzat jo ahal izateko moduan, eta instalazio fotovoltaiko bat ezartzea ahalbidetuko duen araudia. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2022ko maiatzaren 25ean egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

Lehenebizikoa.–Behin betiko onestea San Adriango Udal Plan Orokorreko hirigintza-antolamendu xehatuko determinazioen aldaketa, S-18 sektorea zatitzeko, katastroko 1. poligonoko 1132-B azpilurzatia exekuzio unitate bereizitzat jo ahal izateko moduan. Halaber, behin betiko onestea araudi xehatua, ahalbidetzen duena autokontsumorako instalazio fotovoltaiko bat ezartzea Intermalta SA merkataritza enpresaren instalazioetan, lurzatiaren gainerakoan kokatua baitago. Sustatzailea Intermalta SA da.

Bigarrena.–Espediente osoa lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko departamentu eskudunari bidaltzea, egindako txostenekin batera, gehienez ere hamar eguneko epean, onespen hau ematen denetik zenbatzen hasita, kontrola dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 72.4 artikulua), eta Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan inskriba dadin, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua arautzen dituen urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) artikuluaren arabera.

Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, barnean sartutako hirigintza arauekin batera.

San Adrianen, 2022ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2208312