117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Udalaren kirol instalazio eta zerbitzuak erabiltzeari buruzko erregelamendua. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2022ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Azkoiengo Udalaren kirol instalazio eta zerbitzuak erabiltzeari buruzko erregelamendua, eguneratzea eta testuingurura egokitzea beharrezkoa baita, kirol zerbitzuak eta jarduerak hazi eta aldatu egin direlako.

Eta jendaurrean jartzen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamazio edo oharrik aurkezten ez bada, erregelamendua behin betiko onetsitzat joko da.

Azkoienen, 2022ko ekainaren 1en.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2208167