117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Hiri-jarduketarako plan berezia, UE-1 unitateko eta AR-1 eremuko araudi partikularra aldatzeko. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2022ko otsailaren 1eko Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen udalerri honetako Bajo Aragón industrialdeko plan berezia –Melidako Hiri-antolamenduko plan orokorraren (HAPO) garapena industrialdearen eremuan–. Onespena jendaurrean jarri zen hilabetean, iragarkia 2022ko otsailaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan ere argitaratu zen, otsailaren 12an eta 11n, hurrenenez hurren).

Ikusirik ez dela alegaziorik aurkeztu, eta kontuan hartuz jasotako txosten sektorialak, txosten teknikoa eta txosten juridikoa, espedientean baitaude, Udalbatzak honako erabaki hau hartu du, 2022ko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2 c) artikuluak ematen dizkion eskumenak erabiliz,

Behin betiko onestea plan berezia, aldatzeko, batetik, industriako lurzoru urbanizagarriko AR-1 eremuko UE-1 unitateko determinazio xehatuak, eta, bestetik, UC-3 industriako lurzoru finkatuaren zati baten antolamendu xehatua, Melidako Udal Planean, hiri-jarduketarako plan berezi bat izapidetuta (PEAU), zeinak aldatuko baitu indarrean den antolamendua, Udal Planak eta ondorengo aldaketek ezarritakoa. Xedea da lurzoru urbanizagarriaren eremuan dauden lurzatien azalera berrantolatzea eta handitzea, indarrean den antolamenduak ez baitu uzten enpresa ertain berririk ezartzen, eta udalerriari gehiegizko kostuak eragiten baitizkio mantentze-lanengatik. Halaber, enpresa berri baten kokapenari konponbidea eman nahi dio, indarrean den hirigintzako araudiaren arabera ezin baita Melidako Bajo Aragón industrialdean ezarri, hasiera batez onetsi zenean zuen edukiarekin.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Melidan, 2022ko maiatzaren 31n.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2208296