117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Gazte lokalari buruzko udal ordenantza. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Martzillako Gazte lokalari buruzko ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da.

Martzillan, 2022ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2208131