117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, Lerateko AO.1 antolamendu eremuko 36. eta 37. lurzatietan. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2020ko abuztuaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Lerateko AO.1 antolamendu eremuko 36. eta 37. lurzatietan.

Espedientea jendaurrean egon zen, iragarki argitaratuta 2020ko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 13an, eta ez zen alegaziorik aurkeztu. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71., 73. eta 77. artikuluetan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gesalazko Udalaren osoko bilkurak 2020ko urriaren 5ean onetsi zuen behin betiko.

Argitara ematen da behin betiko onespena, dagozkion lege ondorioetarako.

Gesalatzen, 2022ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2208404