117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Akats zuzenketa, Biltzeko lokalak arautzen dituen udal ordenantzaren behin betiko onespenean

Fiteroko Udalak, 2020ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Biltzeko lokalen ordenantza, zegokion iragarkia argitaratu ondoren eta jendaurreko aldia iragandakoan inork alegaziorik aurkeztu gabe. Behin betiko onespen hori 2021eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an.

Hala ere, argitaratzean, ez zen ordenantza horren 1. eranskina sartu, eta, beraz, orain ematen da argitara.

Fiteron, 2022ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

1. ERANSKINA

Gutxieneko hornidurak urte osoko eta aldi baterako biltzeko lokaletan

Urte osoko biltzeko lokalen baimena izapidetzeko, eskabideari erantsi beharko zaio ondotik zehazten diren zerbitzuak edukitzea frogatzen duen dokumentazioa:

a) Ziurtagiri teknikoa, teknikari eskudunak sinatua, ziurtatzen duena kasuan kasuko higiezina ondotik ematen diren zerbitzuez horniturik dagoela:

–Eraikuntza egokitzea Udalaren edo udalez gaindiko araudi indardunera.

–Beheko solairuan egotea eta zuzeneko sarbidea izatea bide publikora, edo beste solairu batean, eraikinean ez bada inor bizi.

–Gehienez baimendutako edukiera izatea, aplikatzeko araudiarekin bat.

–Edateko txorrotako uraren zerbitzua.

–Instalazio elektrikoaren ziurtagiria.

–Komunontzia eta konketa dituen komuna.

–Aireberritze naturala edo behartua gela guztietan, CTE DB HS araudiaren arabera. (Eraikingintzaren Kode Teknikoa, osasungarritasuna).

–Larrialdiko argi eta seinaleak paramentuan, ateratzeko atearen gainean, bai eta lokalaren banaketaren arabera agintzen diren gainerakoak ere, aplikatzeko araudiarekin bat.

–Zaratei buruzko 135/1989 Foru Dekretuaren eta 1367/2007 Errege Dekretuaren gainerako determinazioak betetzea etxebizitzetan, patioetan eta bide publikoetan.

–Instalazioak telebista eta/edo girotzeko musika ekipoa baldin badu, etxebizitza kaltetuenean izan daitekeen hots mailarik altuena 30 dBA izanen da, eta 25 dBA 23:00etatik aurrera; betiere, zaratei buruzko araudian ezarritakoaren arabera, bai Nafarroan bai Estatuan. Udaleko agintariak, lokalarentzat egokia irudituz gero, potentzia akustikoaren mugagailu bat ezartzeko eskatzen ahal du.

b) Jabeak formalizaturiko poliza bat, suteen aurkako eta erantzukizun zibileko aseguruarena, 250.000 eurokoa.

Aldi baterako biltzeko lokalen baimena izapidetzeko, eskabideari dokumentazio hau erantsi beharko zaio:

a) Jabearen zinpeko deklarazioa, aditzera emanik jarduera horietarako erabiltzen den higiezinak betetzen dituela gutxieneko segurtasun baldintzak, eta badituela argia, txorrotako ura eta itzalgailua.

b) Jabeak formalizaturiko poliza bat, suteen aurkako eta erantzukizun zibileko aseguruarena, 250.000 eurokoa.

Iragarkiaren kodea: L2208103