117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Baso-aprobetxamendua enkante publikoan, %10 merkeago

Esteribarko Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra, honako alderdi hauetan: Aliturri (8. poligonoko 5. katastro-lurzatia), Auzalor (11. poligonoko 101. katastro-lurzatia), Mendi (13. poligonoko 69. eta 70. katastro-lurzatiak), Arruinta (15. poligonoko 427. katastro-lurzatia), Larreaundi (15. poligonoko 451. lurzatia), Asketa (15. poligonoko 431. katastro-lurzatia), Oiarburueta (15. poligonoko 471. katastro-lurzatia), Sarriondo (15. poligonoko 427. katastro-lurzatia) eta Artxuxoko (15. poligonoko 427. katastro-lurzatia). 6.490 m³ ler gorri dira, eta 57.761,00 euroan dago baloratua, BEZa kanpo.

Eskaintzak aurkeztuko dira, baldintza-agirian ezarritako dokumentazioarekin batera, gutun-azal itxian, Esteribarko Udalaren Erregistroan edo 39/2015 Legean ezartzen diren moduetako edozein erabiliz (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), 15 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita (15:00ak arte). Azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da epea.

Eskaintzak irekiko dira aurkezteko epea bukatu ondoko ostegunean, 12:00etan.

Baldintza administratibo, ekonomiko, juridiko eta teknikoen agiria interesdunen eskura dago Esteribarko Udalaren bulegoetan, haren webgunean eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.

Esteribarren, 2022ko maiatzaren 27an.–Alkatea, María Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2207908