117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa, %10 merkeago

Eratsungo Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa iragarri zuen, eta ez da eskaintzarik aurkeztu. Horregatik, baso-aprobetxamendu hori bera enkantean jarri da berriro, %10 merkeago.

Lote bakarra, Urrizton, Biztaizuri eta Anastol (MUP 454), eta Asura, Zumarrezta eta Eanin (MUP 455) alderdietan. Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 12ko 558/2021 Ebazpenaren bidez baimendu zen haren ustiapena. Honela osatuta dago lotea:

–804,26 m³ enbor txiki eta 90,74 m³ konifero-zur (P. nigra edo Larizioa, P. menziesii edo Douglas, L. kaempferi edo Alertzea), 6.640,43 euroan zenbatetsiak.

–383,01 m³ enbor txiki eta 383,01 m³ pago-zur, (F. sylvatica, pagoa), 15.320,58 euroan zenbatetsiak.

Beraz, lotearen guztizko zenbatespena hasieran 21.961,01 eurokoa zen (BEZik gabe).

Aprobetxamendu horren lehenengo enkantea egin ondoren, esleitu gabe geratu zen. Horregatik, bigarren enkante bat egitea erabaki zen, balorazioa %10 murriztuta. Bigarren enkante horretan lotearen hasierako balorazioa 19.764,91 eurokoa da (BEZik gabe).

Enkantean parte hartzeko proposamenak aurkeztu beharko dira Eratsungo Udalean edo bere egoitza elektronikoan (https://eratsun.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), %2ko behin-behineko fidantza jarri izanaren frogagiriarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta 20 eguneko epean.

Proposamenak irekitzeko eguna eta ordua behar bezala jakinaraziko dira.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Eratsungo Udalean daude ikusgai, interesdunen eskura.

Eratsunen, 2022ko ekainaren 2an.–Alkatea, Ignacio Estanga Michelena.

Iragarkiaren kodea: L2208206