117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa, Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2022ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantzan.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gazolatzen, 2022ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2207966