117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, Ingurumenaren babesaren arloan baimenak emateko
eta kontroleko administrazio-jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2022ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ingurumenaren babesaren arloan baimenak emateko eta kontroleko administrazio-jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza. Iragarkia 2022ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 19an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betiko onetsi, eta osorik argitara dadila agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza zendean, 2022ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

ORDENANTZA FISKALA, INGURUMENA BABESTEAREN ALORREAN BAIMENAK EMATEKO ETA KONTROLEKO ADMINISTRAZIO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin (lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atala), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen ondorioz jarduera sailkatuaren udal lizentzia behar duten instalazio eta jarduerak ezartzeko, ustiatzeko, lekualdatzeko, funtsezko aldaketak egiteko, berriz irekitzeko eta abian jartzeko; bai eta kontrolerako jarduera administratiboak egitea ere, lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez aurkeztu behar denean erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa. Zehazki:

a) Jarduera-lizentzia.

b) Jarduera-lizentziaren funtsezko aldaketa.

c) Ondorengo egiaztapena, jarduera-lizentzia emantzat jotzen den kasuetan, edo horren ordez aurkezten denean aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena.

d) Jarduera hasteko erantzukizunpeko adierazpena egiaztatzea.

d) Instalazio eta lokalak berriz irekitzeko baimena.

e) Jarduera sailkatuaren lizentzia eskualdatzea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa sortuko da lizentzia eskatzen denean edo aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkezten denean. Ez da ordaindu beharko interesdunak eskabideari uko egiten badio Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen. Ez da ordaindu beharko baldin jarduera hasteari uko egiten zaiola komunikatzen bada jardueraren kontrola bukatzen duen udal ebazpena eman aurretik.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berrikusten bada, edo haien izenean aurkezten bada aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jaso dira aplikatuko diren tarifak.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Jarduera baterako baimena erdietsi edo jarduera abiarazi nahi dutenek Udalean aurkeztuko dute behar den lizentzia eskabidea, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena, zehaztuta lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta lokalaren kokapena, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

7. artikulua.

1) Ordenantza honetan ezarritako tasak autolikidazioan ordaintzeko eskatuko da, lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez aurkeztu behar bada erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa. Gainerako kasuetan, zerga arloko administrazioak behin-behineko likidazioa eginen du.

2) Autolikidazioaren araubidea aplikatzen den kasuetan, subjektu pasiboek kasuan kasuko tasen autolikidazioa egin beharko dute udal administrazioak beren eskura jartzen dituen inprimakietan. Betebehar hori ez betetzea tributu arloko arau-haustea da, Ordenantza fiskal orokorrean xedatzen denaren arabera zehatzen ahal dena.

3) Lizentzia emantzat jotzen den kasuetan, edo aurretiazko komunikazioaren edo erantzukizunpeko adierazpenaren aurkezpenak hura ordezkatzen duenetan, komunikazioarekin edo erantzukizunpeko adierazpenarekin batera aurkeztu behar dira autolikidazio-agiria –behar bezala beterik– eta jarduera abiarazi edo establezimendua ireki eta geroko kontrolak eragindako tasen ordainagiria, edo, bestela, ordainketa-epea luzatzeko eskabidea, behar bezala erregistraturik.

8. artikulua.

1) Udalaren Administrazioak egiaztatuko du autolikidazioak egin direla ordenantza honen arauak zuzen aplikatuz eta, beraz, kalkulatutako tarifa arau horien emaitza dela.

2) Udal administrazioa ados ez badago autolikidazioekin, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutze-interesak kalkulatuko ditu eta bidezko zehapenak ezarriko, hala behar badu. Era berean, subjektu pasiboak aitortu ez dituen zerga-egitateen likidazioa eginen du.

9. artikulua. Lizentzia iraungiz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute, eta dagokion tasa ordaindu.

Arau-hausteak eta zehapenak

10. artikulua. Iruzurtzat hartuko dira arau-hauste berezi hauek:

a) Lokalak irekitzea, behar den lizentzia erdietsi gabe.

b) Zerga-oinarria zehazteko behar diren datuak gezurrezkoak izatea.

Bestelako arau-hausteetarako ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio, edo bestela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari eta harekin bat datozen arauei.

11. artikulua. Arau-hausteen ondoriozko zehapenei dagokienez, Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio, baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat datozen gainerako arau orori ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikatuko da toki-erakunde honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedaturikoa.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabeturik geratzen da Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduerak eskualdatzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (1999ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 17koa), bai eta indarrean dauden udal ordenantzetan jasotako xedapenak ere, ordenantza honetan xedatuari kontra egiten badiote edo harekin kontraesanean badaude.

TARIFEN ERANSKINA

I. EPIGRAFEA.–JARDUERA-LIZENTZIA, JARDUERA LIZENTZIAREN FUNTSEZKO ALDAKETA ETA BERRIKUSPENA, ONDORENGO KONTROLA, ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA BEHAR DUTEN JARDUERA ETA INSTALAZIOEN KASUAN:

–Establezimendu edo instalazioak, 50 m² arte.

1.146,00 euro

–50 m²-tik gora eta 100 m²-ra bitarte.

1.293,00 euro

–100 m²-tik gora eta 250 m²-ra bitarte.

1.439,00 euro

–250 m²-tik gora eta 500 m²-ra bitarte.

1.658,00 euro

–500 m²-tik gora eta 1.000 m²-ra bitarte.

1.982,00 euro

–1.000 m² baino gehiago.

2.399,00 euro

Gutxieneko tarifa aplikatuko da, baldin eta azalera jakin bati loturik ez dauden instalazioak paratu, aldatu edo ezabatzeak eragiten badu jarduera sailkatuaren aldaketa, edo/eta instalazio horiek ez badakarte neurri zuzentzaile guztiak berraztertzea.

II. EPIGRAFEA.–JARDUERA HASTEKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAREN ONDORENGO EGIAZTAPENA:

Jarduera sailkatua irekitzea:

–Establezimendu edo instalazioak, 50 m² arte.

625,00 euro.

–50 m²-tik gora eta 100 m²-ra bitarte.

698,00 euro.

–100 m²-tik gora eta 250 m²-ra bitarte.

776,00 euro.

–250 m²-tik gora eta 500 m²-ra bitarte.

897,00 euro.

–500 m²-tik gora eta 1000 m²-ra bitarte.

1.073,00 euro.

–1.000 m² baino gehiago.

1.288,00 euro.

III. EPIGRAFEA.–INSTALAZIOAK ETA LOKALAK BERRIZ IREKITZEKO BAIMENA, MUNTA HANDIKO LANAK EGIN ONDOTIK, HAIEK EGIAZTATU BEHAR DIRENEAN:

–Lokalean jarduera sailkatuak egiten badira.

665,00 euro.

IV. EPIGRAFEA.–JARDUERA SAILKATUAREN LIZENTZIA ESKUALDATZEA:

–Jarduera-lizentziaren eskualdaketaren jakitun egitea.

300,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2208116